miércoles, 23 de noviembre de 2011

BILDUk Leioako campuserako autobus zerbitzua hobetzeko proposamena atzera bota dute EAJk eta PPK


EAJk eta PPk atzera bota dute Leioako campuserako autobus zerbitzua hobetzeko BILDUk Batzar Nagusietan aurkeztutako arauz besteko saloa, nahiz eta agerikoa izan zerbitzua ez dagoela bermatuta, eta ikasleek unibertsitatera joateko arazo larriak dituztela.
Aurton Irakasleen Eskola Leioako campusera lekualdatu izanak berton 2.085 ikasle gehiago egotea eragin du. Honez gain, Leioako campuseko parkingean obrak burutzen ari dira, eta bi faktore hauek Leioako Bizkaibuseko zerbitzuko erabiltzaileen kopurua izugarri handitzea eragin dute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailetik zerbitzu hau indartzeko aurreikuspenak egin baziren ere, aurreikuspen hauek motz gelditu direla argi gelditu da. Puntako orduetan campusera joan edo campusetik irten ezin gabe gelditu diren erabiltzaileen kexak ugariak izan dira. Gertakari hauek bidegabeak dira erabiltzaileentzako, eta bezeroei Garraio Sailetik arreta eskasa ematen zaiela agerian utzi dute.
Hau guzti hau gutxi balitz, Bizkaibuseko zerbitzuok indartzeko bideratu diren autobusak Arau Foralean muga gisa ezarrita dagoen adinetik hurbil daude. Autobusok zirkulatu ahal izateko baldintzak betetzen badituzte ere, agerian gelditzen da euren azkenetan daudela.
BILDUren ustez Foru Aldundiak UPV/EHUko campusera doazen autobus-zerbitzuak gehitu beharko lituzke, era berean, gerta daitezkeen hutsuneen aurrean kontrola eta jagoletza indartzeko baliabideak ezarriz. Bestalde, aipatutako zerbitzuak egoera tekniko hobean dauden autobusez horni beharko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario