2011-10-01
EHUn, autobus zerbitzu eskasa
Ikasleak eta irakasleak kexu dira Leioarako garraio zerbitzua urria delako eta aparkatzeko arazoak, berriz, ugariak
NAGORE ARES LEIOA

Leioako campusa, atzo, automobilez gainezka; autobus zerbitzuen eskasiaren eraginez. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
EHUren Leioako campusera (Bizkaia) heldu aurretik, ibilgailuen zirkulazioa moteltzen hasten da, nabarmen; hainbat norabidetatik datozen auto ilara handiak pilatu egiten dira, eta aparkalekuak bete-beteta ageri ohi dira campus barruan; automobilak, berriz, astiro-astiro ibiltzen dira. Eskerrak atzo ostirala zen eta ikasle askok klaserik ez zuten; aste barruan Brian de Palma zuzendariarenMission: Impossible filmeko protagonistarentzako desafioa baitirudi bertan txoko bat aurkitzeak.
Ostirala izanda ere, puntako orduetako autobusak beteta zihoazen atzo; 08:30 ziren Gernikatik Leioako EHUko campusera doan autobusean, eta apenas zegoen esertzeko lekurik bidaiarientzat. «Aste barruan okerragoa da: goizeko zazpietako autobusa gainezka joaten da, jendeak eskaileretan eseri behar izaten du, eta asko zutunik joaten dira», hara Maider Zarrabeitia Kimikako ikaslearen azalpenak.
08:00etako autobusa berandutzen ez bada, 09:00 inguru heltzen da unibertsitatera; eskolak, berriz, 09:00etan hasten dira. Horra hor arazoa: autobusetik eskolarako bidea egin beharra dago, eta ez dago garaiz heltzerik. Iñaki Zabaleta irakaslearen aburuz, egoera kaskarra da: «Autobusak ez dira klasera garaiz heltzeko modukoak; maiztasun txikia dute, garestiak dira, ordutegia txarto antolatuta dago eta, gainera, autobus gutxi dago». Zabaletaren arabera, autobus zerbitzuaren eskasiak ikasleen arretan eragiten du: «Erlojuari so ibiltzen dira». Autobusera ez heltzearen beldur igartzen ditu usu. Irakaslearen ustez, Bilboko metroa egin zutenean, unibertsitatera ez heltzea oker «izugarria» izan zen. «Orduko politikarien oker estrategikoaren ondorioak pairatzen ari gara».
Automobilean
Aingeru Genaut irakasleak, aldiz, ez du bere eskoletan egoera horren guztiaren aparteko eraginik igarri: «Ikasleak arazoa konpontzen saiatzen dira, eta garaiz heltzeko aurreko autobusa hartzen dute». Beste ikasle asko, berriz, autobusekin arazoak saihesteko, eskolara autoz joaten dira. Horrek aparkatzeko arazo handiak eragiten ditu. Campusean, gainera, obrak egiten ari dira, eta horrek oraindik ere gehiago zailtzen du egoera: ez dago ibilgailu guztientzako lekurik aparkalekuetan.
«Ordu erdian ibili naiz aparkatzeko leku bila», arazoen berri argi eman du Ainhoa Duñabeitia Kazetaritzako ikasleak. Aspaldi erabaki zuen unibertsitaterako bidea automobilean egitea. «Igorretik hona autobus bi hartu behar nituen; lehenengo Bilbora joan, berton bigarren autobusaren zain egon, eta handik hona, Leioara. Ordu bi inguru behar nituen unibertsitatera heltzeko; automobilean, aldiz, hogei minutuan heltzen naiz».

Bilduk egoera konpontzeko eskatu du Bizkaiko Batzar Nagusietan
Irakasle Eskola orain Leioan dagoenez hara 2.085 ikasle gehiago joaten direla gogora ekarri du koalizioak
N. A. LEIOA
Bildu koalizioko batzarkideek arauz besteko proposamen bat aurkeztu zuten herenegun Bizkaiko Batzar Nagusietan: kezka azaldu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusera doazen Bizkaibuseko zerbitzuen «eskasiaren» eta zerbitzu horretako erabiltzaileei ematen zaien arreta txarraren inguruan. Agiria tramitean dago oraindik; batzar nagusietako plenoan eztabaidatu beharko dute onartu aurretik. Aitor Torre Bilduko batzarkideak azaldu duenez, baikor dira: «Beste taldeak proposamenera gehitzea espero dugu, eta garraio publikoa sustatzeko neurriak har daitezen». Garraio txartelak merkatzeko proposamena aurkeztea ere gogoan dutela jakinarazi du Torrek.
Batzarkideek azaldu dutenez, proposamena aurkezteko arrazoi nagusiak bi izan dira: batetik, Irakasle Eskola Leioako campusera lekualdatu izanaren ondorioz, 2.085 ikasle gehiago daude; eta, bestetik, Leioako aparkalekuetan obrak egiten ari direnez, autobus zerbitzuko erabiltzaileen kopurua «izugarri» handitu da. Diotenez, zerbitzuen erabiltzaileen kexu ugari jaso dituzte.
Aurreikuspen eskasak
Campusera joateko eta bertatik irteteko arazoak dituzten pertsonak gero eta ugariagoak direla diote. «Gertakari hauek bidegabeak dira erabiltzaileentzat, eta agerian utzi dute Garraio Sailak bezeroei arreta eskasa ematen diela». Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak zerbitzua indartzeko aurreikuspenak egin bazituen ere, ez ditu gabeziak bete. Hori dela eta, autobus zerbitzuak gehitzean erabiltzaile kopuruari garrantzi handia emateko eskatu dute proposamenean.
Leioara doazen autobusen maiztasun urriaz gain, Bizkaibuseko zerbitzuak indartzeko erabilitako autobusen egoera kaskarra ere salatu dute: «Foru Arauan muga gisa ezarrita dagoen adinetik hurbil daude autobusak. Autobusok zirkulatu ahal izateko baldintzak betetzen badituzte ere, agerian gelditzen da azkenetan daudela».
Torrek azaldu duenez, ibilgailuen egoera txarrak zerbitzua behar bezala ez betetzea ekarri du behin baino gehiagotan, autobusek matxurak izaten dituztelako sarritan: «Zerbitzua indartzeko autobusen egoerari eta segurtasunari gehiago erreparatu behar zaio».

No hay comentarios:
Publicar un comentario